segunda-feira, 4 de agosto de 2014

Nafarroa toponimoaren etimologia.



Eztabaida haundia dago Nafarroa toponimoaren etimologiaren inguruan; hau, badirudi, antzinako Nabarroa* batetik etor litekela. Toponimo hau "nabar" jentilizioari (antzina nafar esateko era) -oa atzizkitzean ("gunea", "eskualdea", "lurraldea") sortuko zen, oso ohikoa dena euskal toponimian (Gipuzkoa edo Aezkoa bezalako toponimoetan dakusagu). "Nabar" jentilizioa naba ("mendi arteko lautada") hitzetik etorriko zen; hortaz, Nabarroa* "nafarren lurra" edo, zehatzago esanda, "mendi arteko lautadakoak direnen lurra" esan nahi du. Erdi Aroan Nabarroa* toponimoa aragoiar fonetikaren eraginez ( /b/ > /f/ ) egungo Nafarroa bilakatuko zen. Erdi Aroko testu erromantzeetan ohikoa da /b/, /f/ eta /h/-ren arteko duda-muda, horregatik testu hauetan nafarrei "navarros", "nafarros" edota "naharros" deitzen zitzaien. Gaztelaniazko "Navarra" toponimoaren jatorria "nabar" antzinako jentilizioan dago ere; baina kasu honetan -oa atzizkitu beharrean "herria" gehitu zitzaion Nabarri* hitza sortuz. Nabarroa* baino jatorri zaharragoa zuen Nabarri* toponimoa, erromantzean Navarre bezala egokitu eta, azkenean, egungo Navarra toponimoa bihurtuko zen. Espainiar hizkutzak ere bere hiztegian naba euskal hitza hartu zuen, hurrengoko esanahiarekin: "zuhaitzik gabeko eta laua den lurra, batzutan zingiratsua, orokorrean, mendi artean kokatuta". 

Erantsitako irudia: Urederra ibaiaren sorburua. Hau Ameskobarrenako nafar udalerriaren Bakedanoko kontzejuko Urbasa-Andiako parke naturalan dago. Urederra ibai laburra dugu, 19 kilometro zeharkatzen du bakarrik bere urak Ega ibaian isuri arte; azken ibai hau, era berean, Ebroren ibaiadarra dugu. 

Nenhum comentário:

Postar um comentário