Etxauzia elkarteak, Baigorriko gaztelua
herritarren esku eman nahi du, Nafartarren etxea izan dadin eta Nafartarren
bidez Euskaldun guziena.
- Nafartarren
Etxea deneri idekia izanen da, ikerketa, aurkikuntza, berrikuntza, sortuntza
gune berezia, harremanen trukatzeko toki hautatua…
- Historia eta Kultura gune bat, gazteluaren historiaz, Nafarroako kultur, politiko,
sozial ondareaz (eleanitzetako bisitak, mintzaldiak, erakusketak, ateraldiak),
mediateka bat, artxibategi bat eta ikerketa genealogikoen kudeaketarako gune
bat…
- Ibarreko garapen ekonomikoaren laguntzeko gune
bat. Etxauzia, Nafarroako
lantegien eta ekoizpenen erakus leiho berezia. Etxauzia, euskal diáspora eta
lekuko lantegien arteko zubia…
- Euskal Diaspora eta Nafartarren arteko zubia, harremanen erretxeko elkartetxea, ikerketa
genealogikoen laguntzeko gunea, urruneko euskaldunen aterbetxea…
- Elkarbizitzarako toki hautatua, bisitarientzat ostatu idekia, ikasle eta
gazteentzat harrera berezia, kontzertuak, arnogintza eta sukaldaritzako
ikastaldiak, eginkizun bakotxarentzat bisita eta gune egokituak (ikastaldi,
biltzar, aterbe, ostatu, eztei, harrera mota guzientzat) …
ENGLISH |
PORTUGUÊS |
CASTELLANO |
Nenhum comentário:
Postar um comentário