Euskal ordezkaritza txapelak eta guzti: Etchalus eta Etchepare ahizpak eta "Iparraldeko euskalduna" (argazkia CBRGS) |
(Source of original text in Euskara:)
EN CASTELLANO |
Rio
Grande do Suleko Euskal Etxea bideak irekitzen ari da Brasilen eta iragan
irailaren 13an Acampamento Farroupilha izeneko kultur topaketa erraldoian parte
hartu zuten. Instituto Gaúcho de Tradición y Folclore (IGTF) elkarteak
antolatzen du topaketa eta ia milioi bat bisitari izan ohi ditu. "Oso
pozik gaude, orain arte ez delako sekula aipatu euskal kulturak gure gizartean
izan zuen eragina, eta handia izan zen", azaldu dio EuskalKultura.com-i
elkarteko presidente Ana Luiza Etchalusek.
Porto Alegre, Rio
Grande do Sul. Rio Grande do Suleko Euskal Etxeko kideak
pozarren dabiltza, elkarteak Acampamento Farroupilha 2015 kultur topaketan izan
zuen arrakasta dela eta. Topaketa hau Rio Grandeko kultur ekitaldi
nagusienetakoa da ia milioi bat bisitari izan ohi ditu (20 eguneko iraupena
du).
Bilkura honek Farroupilha Iraultza du gogoan.
1835 eta 1845 bitartean gertatu zen iraultza, estatuko biztanleak --gauchoak-- kexu zirelako zerga altuengatik.
Bazkari
euskal-gautxoak
Euskal partehartzearen egun handia irailaren
13a izan zen eta bertan ibili ziren elkarteko kide asko, lanean jo eta su baina
giroaz gozatzen. Euskaldunek atentzioa deitu zuten euren txapelekin eta
gauchoen arropa tradizionalak euskal elementuekin nahastu zituzten.
Antolatzaileek (Instituto Gaúcho de
Tradição e Folclore) euren standa utzi zieten euskaldunei eta han, Bazkaria
jatetxeko Haritz Aranburu sukaldariaren gidaritzapean, euskal jaki goxoak
zerbitzatu zituzten. Menua honakoa izan zen: "carreteiro de cordeiro",
(euskal eta gautxoen fusioa), bertako ardoak eta postrerako Gateau Basque edo bizkotxa.
Euskal Etxea,
burubelarri
Eguna
biribiltzeko musikari gauchoek kantu tradizionalak abestu zituzten, euskaldunen
laguntzarekin. Han ibili ziren kantuan Jose Manuel Liceaga Argentinako
euskalduna, Luiz Afonso Escosteguy eta Ana Luiza Etchalus. Sukalde lanean
Fernanda Etchepare, Maria de Fatima Etchepare eta Haritz Aranburu ibili ziren
eta IGTFrekin harremanetan Valerio Askonabieta eta Ederson Otharan.
Dekorazioaren ardura Elimar Insaurriagak izan zuen eta Oscar Inzulza euskal
txiletarra euskal dantzekin ausartu zen.
Partehartzaileak
asko izan ziren, besteak beste Adayr Insaurriaga, Eduardo Insaurriaga, Carlos
Alberto Tellechea, Maria José Beheregaray, Julia Etchepare, Gabriel Etchepare,
Luis Antonio Etchepare, Adriano Echevarne, Alejandro Argañaraz (elkartearen
blogaren arduraduna) eta askoz gehiago, horien artean euren seme-alabak eta
bilobak, 5., 6. eta 7. belaunaldiko euskal-gautxoak.
"Ohorea"
Elkartean
oso kontentu dira euren jarduerek izan zuten harrera onarekin. "IGTFek
euskal gaia ikutzen duen aurreneko aldia da, hau da, orain arte inrok ez zuen
ofizialki aintzat hartu euskaldunek bertako gizartearen bilakaeran izan dugun
eragina", adierazi du Ana Luiza Etchalusek. "Aurten aurrenekoz hitz
egin da euskaldunei buruz, nahiz eta gure gauchoek euskaldunen eragin handia
zuten, beste herrialdetakoek bezalaxe (Argentina, Uruguai eta Brasil). Baina
gure elkartea euskaldunei buruz hitz egiten hasi zen arte, hemen inork ez zekien
ezer eragin horri buruz".
"Casa Basca do Rio Grande do Sul
elkartearentzat arrakasta handia da aintzat hartze hau, oso garrantzitsua,
bisibilidade asko ematen digu. Oso pozik gaude eta ohore bat izan da gonbidapen
hau jasotzea. Aurrera jarraitu nahi dugu IGTFrekin lankietzan eta datorren
urtean arrakasta eta bisibilidade are handiagoa izatea espero dugu",
amaitu du.
www.bazkaria.com.br |
Nenhum comentário:
Postar um comentário